ZEUK AUKERATU PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Irakasle ikasketak, Antzerkigintza, Gizarte eta Kultur Antropologia, ibilbide literarioa eta azken hogei urteotako eskarmentua jarri nahi ditut zure zerbitzura.

Ikasle nahiz irakasle izan, saltzaile, koordinatzaile, gidari, idazkari, komertzial, bulegari nahiz pentsionista izan, esan gura duzun hori nola antolatu frogatu nahi baduzu, hara hemen ekimen menu bat.

Idatziz
(Bakarkako tutoretzak nahiz talde txikiak: 6-20 lagun)

  • Idazketa sortzailea: oinarrizko giltzak eta nola elikatu irudimena
  • Talde istorioak: familia istorioak, biografiak
  • Gidoi praktikoak: zatiak nola lotu
  • Buruko minik gabeko idazlanak: luma izoztua berotzeko aholkuak

Ahoz
(10-20 laguneko taldeak)

  • Aurkezpenak euskaraz
  • Ideien antolaketa: zatiak eta osotasuna
  • Barne irudien indarra: nora noa?
  • Erritoen ingurukoak: zer eta nola
  • Baliabide pertsonalak eta mugak
  • Objektuen garrantzia
  • Akzio sinbolikoak
  • Begiradak eta isiluneak
  • Esaten dena eta esaten ez dena
  • Gorputz adierazpena hitzaren lagungarri
  • Norentzat ari naiz?

 

HARREMANETAN JARRI

 
RocketTheme Joomla Templates